Iñaki Saez eta Asier Herizen heriotzak gogoratzeko ekitaldia egingo dute bihar Arraten

0    Politika 
ETA KITTO ETA KITTO
Iñaki Saez eta Asier Herizen heriotzak gogoratzeko ekitaldia egingo dute bihar Arraten
ETA KITTO 2021, Ira 07

Iñaki Saez eibartarra eta Asier Heriz plaentxiarra preso bati bisitan zihoazela, Avilan auto istripuan hil zirela 20 urte beteko dira bihar eta Eibarko Sarek ekitaldi berezia antolatu du, “gertaera hori gogoratu eta berriz holakorik gerta ez dadin. Euskal presoek jasaten dituzten salbuespeneko lege eta neurriak bertan behera lagatzeko eskatuaz”. Bihar izango da oroimen ekitaldia, 13:15ean Arrateko elizaren atarian, “eta, hizlariez gain, txalaparta, bertsoak, poema eta dantzariak izango ditugu. Eibartarrak eta inguruko guztiak gonbidatu nahi ditugu bertan parte hartzera”. Bestalde, oinez igo nahi izanez gero, Urkizutik abiatuko dira, 10:30ean.

Eibarren ez ezik, Soraluzen ere gogoratuko dituzte heriotzak, 20. urteurrenarengatik antolatu dituzten oroimen ekitaldietan: eguenean, 18:30ean Ibon Muñoak “Gure ama-lur feminista da” liburua aurkeztuko du Tolarekuan;  zapatuan, XX. pelota txapelketa jokatuko da San Andresen; eta 19:30ean hasiko da oroimen ekitaldia, Plaza Barrian.

Gaiarekin zerikusia duten albisteak

« »