Isabel Fernandez (Elkarrekin Podemos): "Kanpainan asko ibili gara kalean eta jendea gerturatu zaigu, babes handia jasotzea espero dugu"

Isabel Fernandez (Elkarrekin Podemos): "Kanpainan asko ibili gara kalean eta jendea gerturatu zaigu, babes handia jasotzea espero dugu"
2019/05/26 eta kitto!
- Nola ikusi duzu kanpaina?

Kanpaina ona egin dugula uste dut, kalean asko ibili gara eta niri asko gustatzen zait hori. Jendea gerturatu zaigu, Udaleko garbitzaileekin eta beste kolektiboren batekin ere egon gara gure laguntza eskaintzen eta alde horretatik oso gustora ibili gara.

- Nolako emaitzak espero dituzu?

Irabazteko asmoarekin irtetzen gara, baina jendeak emandako babesa nolakoa den ikusteko emaitzei itxaron beharko diegu. Hala ere, babes handia jasotzea espero dugu, Eibarrek aldaketa behar du, herri berdeagoa, jasangarriagoa eta feministagoa behar dugu.