"Itsasargia" proposamenari buruzko eztabaida saioa egingo da bihar Arrate Kultur Elkartean

"Itsasargia" proposamenari buruzko eztabaida saioa egingo da bihar Arrate Kultur Elkartean
2023/02/22 eta kitto!
Gure Eskuk Itsasargia proposamen politikoaren inguruan eztabaidatzeko saioa deitu du biharko, 19:00etan Arrate Kultur Elkartean. Diotenez, “helburu nagusia Gure Eskuren datozen urteetarako norabidea adostea da. Burujabetzarako bidean jauzi bat egiteko asmoz, herri dinamikaren tesi eta lan-ildo nagusiak zein antolaketa eredua birpentsatzera goaz. Ez dugu eztabaida hutsetik abiatzen. Gure Eskuren balioak eta ia 10 urteko ibilbidea ditugu oinarri, eta Eskura prozesua (2015) aurrekari. Honenbestez, bidean ikasitakoak kontuan hartuta, etorkizunari begira jarriko gara. Gure Eskuko kideok izango gara abiapuntua, baina herri dinamikatik harago iristeko bokazioarekin jarri dugu martxan eztabaida”.

Itsasargia proposamenari buruzko informazio gehiago HEMEN.