Josu Mendicute (EAJ-PNV): “Jendeak aldaketaren aldeko ilusioa duela ikusi dugu eta emaitzetan ikustea espero dugu”

0    Politika 
ETA KITTO ETA KITTO
Josu Mendicute (EAJ-PNV): “Jendeak aldaketaren aldeko ilusioa duela ikusi dugu eta emaitzetan ikustea espero dugu”
ETA KITTO 2019, Mai 26

– Nola ikusi duzu kanpaina?

Kanpainan asko ibili gara kalean eta jendearen artean aldaketaren aldeko ilusioa badagoela ikusi dugu. Espero duguna da gaur ilusio horrek bozketan isla edukitzea eta batez ere jende gaztea mobilizatzea emaitzetan eragina izateko. Kanpaina errespetuz egin dugu, besteek ere bai, orohar, baina gaur ere agertu dira paskin batzukā€¦ edozein modutan ere, hori ez da gure estiloa.

– Nolako emaitzak espero dituzu?

Aspalditik igertzen dugu Eibarren EAJ indartzeko, gorantza egiteko joera badagoela eta espero dugu tendentzia horri eustea. Orain dela lau urte zinegotzi bat gora egin genuen eta gaur ere gora egitea espero dugu, baina ez dakigu zenbateraino.

Gaiarekin zerikusia duten albisteak

« »