Julen Robles eibartarra izango da alderdi popularraren alkategaia maiatzeko hauteskundeetan

0    Politika 
ETA KITTO ETA KITTO
Julen Robles eibartarra izango da alderdi popularraren alkategaia maiatzeko hauteskundeetan
ETA KITTO 2023, Mar 07

Julen Robles eibartarra izango da PP alderdiaren alkategaia maiatzeko udal hauteskundeetan. Carlos Iturgaiz Euskadiko PP-ren presidenteak atzo bertan aurkeztu zuen Eibarko gaztearen hautagaitza, Untzagan egindako ekitaldian. Alderdiaren helburu nagusia Eibarko udalean ordezkaritza lortzea dela diote eta, lehentasun gisa, “Eibarrerako segurtasun, askatasun eta enplegu gehiago” dauzkate. 2015eko hauteskundeen aurretik alderdi popularrak Eibarren zituen bi zinegotziak galdu zituztenetik, azken bi hauteskundeetan ez du ordezkaritzarik lortu gurean.

Gaiarekin zerikusia duten albisteak

« »