Konponbidearen aldeko mosaikoa osatuko dute barixakuan Untzagan

0    Politika 
ETA KITTO ETA KITTO
Konponbidearen aldeko mosaikoa osatuko dute barixakuan Untzagan
ETA KITTO 2021, Urt 27

Eibarko Sarek antolatuta, aterki eta mugikorren linternekin mosaikoa irudikatuko da barixakuan, 19:30ean Untzagan, presoen aldeko kontzentrazioan. Jendeak osatuko duen irudi erraldoian KONPONBIDEA irakurriko da. Diotenez, “aurtengoak konponbidearen urtea izan behar du eta hori martxan jartzen dugula irudikatu nahi dugu. Esan beharrik ez dago mosaiko hori osatzeko denon beharra dugula, beraz animatu parte hartzera. Denon artean lortuko dugu”. Antolatzaileek azaldu dutenez, ekitaldirako guardasolak eurek eramango dituzte, baina jendeari mugikor linternadunak eramatea eskatu diote.

Gaiarekin zerikusia duten albisteak

« »