Konstituzio egunerako Herri Eskolak antolatu dituzte Ikasle Abertzaleak gazte erakundekoek

Konstituzio egunerako Herri Eskolak antolatu dituzte Ikasle Abertzaleak gazte erakundekoek
2020/12/03 eta kitto!
Domeka Konstituzioaren eguna dela eta, Ikasle Abertzaleak gazte erakundeak Herri Eskolak antolatu ditu egun horretarako. Azaldu dutenez, “abenduaren 6an Espainiako Konstituzioaren eguna dela eta, ikasle langileok ez dugu ezer ospatzeko. Horregatik, beste eskualdeetan bezala, gurean ere Herri Eskolak egingo ditugu Eibarren. Jai egun arrotz honetan, kontrol soziala izango dugu hizpide, hezkuntzan hartzen duen forma aztertuz eta horri aurre egiteko bitartekoak landuz”.

“Jai egun arrotzei intsumisioa” aldarrikatuta, eskualderako antolatu dituzten ekimenak goizetik hasiko dira: 09:45ean Eibar BHI ikastetxearen sarreran elkartu eta  10:00etan “agiprop” egingo dute (hau da, propaganda ideologikoa zabaltzeko ekintzak egingo dituzte). Ondoren, 10:30ean, “Kontrol soziala” hitzaldia emango dute Gaztetxean eta 12:15ean, berriz,  kartelgintza tailerra egingo da (hori ere Gaztetxean). Azpimarratu dutenez, an segurtasun irizpide guztiak bermatuko dira eta jendea eurekin bat egitera gonbidatu nahi dute.