Larriki gaixorik dauden presoak etxera ekartzea eskatu dute, Osasunaren Munduko Egunarekin bat eginez

Larriki gaixorik dauden presoak etxera ekartzea eskatu dute, Osasunaren Munduko Egunarekin bat eginez
2022/04/07 11:29
eta kitto!
Gaur Osasunaren Munduko Eguna dela eta, Eibar Ospitalaren atarian elkarretaratzea egin dute eguerdian, larriki gaixorik dauden presoak etxera ekar ditzaten eskatzeko. Sare elkartetik adierazi dutenez, “osasuna Giza Eskubidea da, oinarrizkoa eta unibertsala. Bai eta preso dauden pertsonentzat ere, baina tamalez, espetxean ez da hori gertatzen. Nahiz eta legean dioenez presoek espetxean askatasun eskubidea galua izan arren, beste eskubide guztien jabe diren, osasun eskubidea ez da behar bezala errespetatzen, eta gutxiago presoak euskaldunak direnean”.