Nolako Eibar nahi dugun zehazteko bilera deitu du gaurko Bilduk

Nolako Eibar nahi dugun zehazteko bilera deitu du gaurko Bilduk
2013/09/17 00:00
eta kitto!

EH Bilduk hurrengo urteetako helburuak eta lan ildoak definitzeko prozesua abiatu du. Une honetan hainbat arlotako proposamenak egiten dihardute, ekainean egindako batzarrean landu beharrekoei jarraituta eta gaurko (martitzena, hilak 17) deitutako bileran, berriz, beste arlo batzuk lantzeko asmoa dutela aurreratu dute: euskara, gazteria, kooperazioa, gizartekintza, zerga eta diru-laguntza politika, garapena-enplegua eta etxebizitza. Bilduko ordezkariek azaldu dutenez, "proposamenak batzarrean jasotako ekarpenekin osatuko ditugu, horren ostean prozesu parte-hartzailea abiatzeko. Udazkenean zehar arlo bakoitza modu espezifikoan landuko da, parte hartu nahi duten herritar eta eragileekin, denon artean nolako Eibar nahi dugun zehazteko. Helmuga hori izan arren, lana erraztearren helburuak 2020rako jarriko ditugu. Eta urtea betetzean ebaluazioa egingo dogu, helburuak lortzen joan ahala berriak jartzeko. Bestalde, urte amaieran plan osoaren aurkezpena egingo dugu, urtarrilean lanketari ekiteko". Bilera irekia 19.00etan hasiko da, Portaleko ikastaro gelan.