Eibarko Udal Artxiboak berreskuratu egin du Errepublika Aldarrikatzeko Aktaren testu osoa

Eibarko Udal Artxiboak berreskuratu egin du Errepublika Aldarrikatzeko Aktaren testu osoa
2016/04/14 eta kitto!
Eibarko Udal Artxiboak berreskuratu egin du Errepublika Aldarrikatzeko Aktaren testu osoa eta 1931ko apirilaren 14ko goizean irakurri zen Bandoa.

Dokumentu honekin, idatzi zen jatorrizko akta ez bada ere, herriaren historian hain garrantzitsua izan den unea berreskuratu du Eibarko Udalak: apirilaren 12ko hauteskundeetatik sortutako udal berriak Bigarren Errepublika aldarrikatu zuen egunean adostu eta sinatu zuen testua.

Dokumentuaren hitzak Josu Ibargutxi eibartarraren ahotsarekin entzun daitezke Ego Ibarraren webgunean.