Orain arteko parte hartze datua 8,4 puntu jeitsi da, 2016ko datuekin alderatuz gero

Orain arteko parte hartze datua 8,4 puntu jeitsi da, 2016ko datuekin alderatuz gero
2020/07/12 16:25
eta kitto!
Gaurko Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeetan parte hartzea motel doa, orain lau urte egindakoekin alderatuz gero. Estefania Beltran de Heredia Segurtasuneko sailburuak eman dituen kopuruen arabera, EAEko hauteskundeetako parte hartze datua, arratsaldeko bostetan, %36,02 zen, 2016an baino 8,4 puntu gutxiago. Lurraldeka, arratsaldera arteko parte hartzerik handiena Gipuzkoan izan da (%36,67), ondoren Bizkaian (%36,40) eta hirugarren tokian legoke Araba (%33,21).