Osasuna zaintzeko neurriekin, baina normaltasunez hasi da hauteskunde domeka

Osasuna zaintzeko neurriekin, baina normaltasunez hasi da hauteskunde domeka
2020/07/12 eta kitto!
Normaltasunez hasi da eguna eta goizean arazo barik zabaldu dituzte Euskadiko hauteskunde-mahai guztiak, 2.678 mahaiak. Eibarren boto-eskubidea duten hautesleak, 2020ko otsailaren 27an itxitako erroldaren arabera, 21.033 dira eta 10 hauteslekutan banatuta dauden 37 mahaitan izango dute botoa emateko aukera, 20:00ak arte. Bestalde, parte hartzeari buruzko lehen datuak eguerdiko 13:00ean emango ditu Estefania Beltran de Heredia Segurtasuneko sailburuak.