Palestinaren aldeko manifestazioa deitu du Gazte Safa Eibarko emakume gazteen elkarteak biharko, Israelek egiten diharduen sarraskia gelditu dezatela eskatzeko eta palestinarrei babesa adierazteko. Untzagatik abiatuko da mobilizazioa, 18:00etan, eta herritar guztiak parte hartzera deitu nahi dituzte.