Palestinarren kontrako sarraskiak salatzeko manifestazioa egin zen atzo Eibarren

Palestinarren kontrako sarraskiak salatzeko manifestazioa egin zen atzo Eibarren
2021/05/17 10:32
eta kitto!
Maiatzaren 15ean estatu sionista Palestinan ezartzearen ondorioak gogoratzeko eguna da. Palestinarrek Nakba (euskeraz, hondamendia) izenez ezagutzen duten egun horren harira, atzo Eibarren mobilizazio jendetsua egin zen, Al Karamak deituta. Hondamendi-eguna gertatu zenetik 73 urte igaro arren, orduan hasitako sarraskiak etenik barik, gori-gori jarraitzen duela salatu eta Israelen aurkako neurriak hartzeko eskatu zituzten, besteak beste.

Palestinarren berbetan, “1948an, 600 palestinar baino gehiago suntsitu eta mapatik ezabatu eta 750.000 pertsona baino gehiago beraien etxeetatik kanpora bota zituzten. Talde terrorista paramilitar sionistek 12.000 gizon, emakume eta haur inguru hil zituzten, zigorrik jaso gabe. Ia mende bat geroago, erakunde sionistak 1948an gertatu ziren sarraskiak aitortu gabe jarraitzen du”.