Presoen aldeko enkarteladak egiten hasi dira, eguenetan 19:30ean Untzagan

Presoen aldeko enkarteladak egiten hasi dira, eguenetan 19:30ean Untzagan
2021/05/17 eta kitto!
Lau hilabeteko eten baten ostean, maiatzean berriz hasi dira eguenetako enkarteladak. Antolatzaileen berbetan, “oraindik 210 euskal preso politiko ditugu espetxean eta beraien etxeratzea eskatzen dugu, berandu baino lehen. Ostegunero, 19:30ean Untzagan. Hilabeteko azken astean izan ezik, ostiralean egiten baitira Sarek antolaturiko ekimen bereziak. Animatu eta parte hartu, denok batera presoak etxera!”.