Presoen aldeko mobilizazioak antolatu dituzte datozen egunotarako

0    Politika 
ETA KITTO ETA KITTO
Presoen aldeko mobilizazioak antolatu dituzte datozen egunotarako
ETA KITTO 2021, Abe 29

Eibarko Sarek hainbat mobilizazio antolatu ditu egunotarako. Urteko azken egunean, barixakuan, 19:00etan Untzagatik abiatuko den manifestazioa deitu dute. Eta urtarrilaren 1ean, berriz, Kalamuara igoko dira eta bertan talde argazkia egingo dute, 10:30ean. Bestalde, urtarrilaren 8an Bilbon egingo den manifestaziora joateko deia egin dute. 17:00etan hasiko da, La Casillan, eta bertara joateko autobusa egongo da. Izena emateko Buenos Aires eta Guridi tabernetara joan daiteke.

Gaiarekin zerikusia duten albisteak

« »