Atzo arratsaldean Errebal Plazan egindako ekitaldian aurkeztu zituen Eibarko PSE-EEk maiatzaren 28ko udal hauteskundeetara aurkeztuko dituen hautagaiak. Zerrendaburu eta alkategaia den Jon Iraolarekin batera, 26 eta 78 urte bitarteko 11 gizonek eta 10 emakumek osatzen dute “Eibarrekin konprometitutako talde berritu eta plurala, gure hirian berdintasuna, bizikidetza eta ekintzailetza bezalako balioak babesteko bermea izango dena”.
Nabarmendu zutenez, PSE-EEk aurkeztuko duen zerrenda berritu egin da. Izan ere, kideen herenarentzat (21etik 7rentzat) hauteskunde-plantxa batean sartu diren lehen aldia da, eta horietako hiru, gainera, zerrendako goiko tokietan daude (bigarren, hirugarren eta laugarren postuetan). Eta, bestetik, bost independente sartu dira. Diotenez, “hori sintoma ona da, eta erakusten du Eibarko PSE-EEk hiri sendo eta ilusionagarriaren proiektua duela, eibartarrak erakartzeko gai dena, nahiz eta gure alderdiko militanteak ez izan”. Ekitaldia girotzeko, Sofia eta Ander eibartarrak aritu dira kantuan.
Jarraian daukazue udal hauteskundeetara Eibarko sozialistek aurkeztuko duten zerrenda, 21 hautagaiekin:
1. Jon Iraola
2. Sonia Archeli
3. Andoni Zabala
4. Vanesa Hortas
5. Alberto Albistegi
6. Ana Telleria
7. Patxi Lejardi
8. Patricia Arrizabalaga
9. Pedro Escribano
10. Idoya Sarasketa
11. Ander Curiel
12. Isabel Andres
13. Daniel Santos
14. Milly Tifa
15. Gabriel Saro
16. Carlota Utrera
17. Andoni Ameztoy
18. Merche Unanue
19. Arcadio Benitez
20. Marisa Larrauri
21. Miguel de los Toyos





#aurkezpen#eibar#eibarkosozialistakhautagaihautagaitzaM28PSEudalhauteskundeak
Gaiarekin zerikusia duten albisteak