PSE-EEko idazkari nagusi izateko hautagaitza aurkeztuko du bihar Eneko Anduezak

0    Politika 
ETA KITTO ETA KITTO
PSE-EEko idazkari nagusi izateko hautagaitza aurkeztuko du bihar Eneko Anduezak
ETA KITTO 2021, Ira 23

BERRIAk landu du artikulua eta Creative Commons BY-SA 4.0 lizentziari esker ekarri dugu gure webgunera.

 

Idoia Mendiak asteartean lema utziko zuela iragarri ondotik, Gipuzkoako PSE-EEko idazkari nagusia izango da lehena hautagaitza aurkezten. Ez da aurreikusten beste hautagaitzarik

 

Idoia Mendiak PSE-EEko idazkari nagusi izateko hautagaitza ez zuela berrituko jakinarazi bezain pronto, Eneko Anduezaren izena nabarmendu zen ordezko posible gisa. Efe berri agentziak alderdi sozialistaren iturriak aipatuz iragarri berri duenez, Anduezak bihar agerraldi bat egingo du Bilbon ofizlalki iragartzeko PSE-EEko idazkari nagusi izateko hautagaitza aurkeztuko duela. Iturri berberek aipatzen dutenez, oraingoz ez dirudi beste inor aurkeztuko denik.

Idoia Mendiak esan du «edozein militantek egin dezakeela aurrerako urratsa». Horretarako, epeen barruan beharrezko babesak aurkeztu beharko lituzke. Anduezari buruz, gogoratu du alderdien egin duen ibilbidea aintzat hartuta «urrats koherentea» iruditzen zaiola.

Andueza 2017tik da Gipuzkoako PSE-EEko idazkari nagusia, eta 2020tik legebiltzarkidea da. Zientzia politikoetan lizentziatua da, eta Iñaki Arriolaren alboan egin du bidea alderdian, Eibarko Udalean eta Eibarko talde sozialistan.

Gaiarekin zerikusia duten albisteak

« »