Sarek antolatutako bizikleta itzuliak Eibar zeharkatu zuen zapatuan

Sarek antolatutako bizikleta itzuliak Eibar zeharkatu zuen zapatuan
2022/07/26 eta kitto!
Domeka eguerdian ailegatu zen Donostiara Sarek antolatutako bosgarren bizikleta martxa. Barixakuan Etxarritik abiatu zen bizikleta itzulia hiru etapatan burutu dute, “Etxera bidea gertu” goiburuari jarraituta, eta bigarren egunean, zapatuan zeharkatu zuen Eibar. Egun horretan Ipar Euskal Herrian 1.700 bake artisauk errepide eta beste azpiegitura asko blokatu zituztela eta, Untzagan ere errepidea moztu zuten modu sinbolikoan, elkartasun keinu gisara.

sare bizikleta