Maiatzaren Lehenerako mobilizazioak eskualdeka deitu zituen LAB sindikatuak eta atzo Eibarren egin zuten manifestazioa Debabarreneko biztanleek, “Aldaketa da aukera. Zaintza, lana, bizitza, herria” goiburuari jarraituta. Erreibindikaziorako berba klabea “aldaketa” izan da aurten Langileen Nazioarteko Egunean, hain zuzen ere hori eskatu baitzuten mobilizazioan ordezkatuta egon ziren kolektibo guztiek, pentsiodunek, feministek, osasun arloko beharginek eta gazteek, besteak beste.
Webgune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak, pertsonalizaziokoak eta azterketakoak, gure zerbitzuak hobetu eta webgunean nabigazioaren informazio estatistikoa biltzeko. Cookien politika.ONARTUGehiago irakurri