Txente Rekondok ‘Zer ari da gertatzen Ukrainan?’ izeneko hitzaldia eskainiko du etzi, 18:30ean, Kultun, Eibarko Sorturen eskutik. Nazioarteko analistak gatazka ulertzeko gakoak emango ditu, testuingurua aztertuz.
Rekondo Komunikazio Zientzietan lizentziatua da eta doktoregaia Politika Zientzietan. Zenbait liburutan, hitzalditan eta telebista saiotan pate hartu du. Berriki, adibidez, Iratzar taldearen eskutik Ukrainako gatazkaz jardun zuen Argiak jaso duen bideo honetan ikusi daitekeen bezala.