Udal eta Foru agintariek langileen pobretze etengabearekin amaitzeko eskatzen ari dira ELA sindikatukoak

0    Politika 
ETA KITTO ETA KITTO
Udal eta Foru agintariek langileen pobretze etengabearekin amaitzeko eskatzen ari dira ELA sindikatukoak
ETA KITTO 2023, Mar 31

Azken urteetan udal eta Foru administraziopean dauden langileen lan baldintzak etengabe ari direla okertzen salatu du nahi du ELA sindikatuak eta, horren harira, atzo Eibarren mobilizazioa egin zuten Untzagan. Lan baldintzen okertze horrekin amaitzeko, ELAko ordezkariek udal eta Foru administrazioetan proposamen zehatzak aurkeztu dituzte, eta langileen mobilizazioak bultzatzen ari dira.
Aurkeztutako proposamenak esparru desberdinak aurrikusten ditu eta helburua gai horien inguruan negoziaketa erreal bat ireki eta adostasunetara iristea da. Aurkezturako proposamenaren edukiak:
Azken bi urteetako galdutako eros ahalmena berreskuratzea. Eta honetaz gain azken hamarkadan galdutako eros ahalmena berreskuratzeko negoziaketa irekitzeko konpromisoa.
– Behin behinekotasuna % 6 ra jeisteko neurri errealak ezartzea.
– Erretiro sariak bermatzea.
– Berdintasun plan errealak negoziatu eta adostea.
– Arrisku psikosozialen ebaluazioa egiteko konpromisoa.
– Zerbitzu publikoak euskalduntzeko langileen euskalduntzea ahalbideratzea.

Gaiarekin zerikusia duten albisteak

« »