Udalak hautesleku batzuk lekuz aldatu ditu segurtasuna bermatzeko

0    Politika 
ETA KITTO ETA KITTO
Udalak hautesleku batzuk lekuz aldatu ditu segurtasuna bermatzeko
ETA KITTO 2020, Eka 16

Eibarko Udalak jakinarazi duenez, uztailaren 12ko hauteskundeei begira hautesleku batzuen ohiko kokapena aldatzea erabaki du, “hautesleen segurtasun-tarteak bermatzeko eta sarrerak eta irteerak errazteko zirkuituak ezartzeko”. Aldaketek Amañako dorreetan dauden mahaiei, Amañako parrokiako lokaletan daudenei, Egogain gerontologikoan daudenei eta Coliseo antzokiko mahai batzuei eragingo die.

Hala, Amañako dorreetako bi mahaiak eta auzo horretako parrokiakoak Amañako ikastetxera joango dira (Artegieta 6 zenbakia). Ego Gain gerontologikoko mahaien kasuan, Torrekuako osasun-zentrora joango dira. Eta, azkenik, Coliseo antzokiko ohiko mahai bietatik, 2. barrutiko 5. sekzioari dagozkionak Untzagako Jubilatuen etxera joango dira.

Zehazki, Coliseo antzokiko mahaien aldaketak eragindako hautesleak honako kale hauetan erroldatutakoak izango dira: Legarre (bakoitiak), Aldatze (osoa), Ardantza (osoa), Arratebide (2 zenbakitik 24ra),  Mekola (osoa) eta San Juan (osoa). Lehen Coliseoan botoa ematen zuten gainerako bizilagunek toki berean emango dute botoa.

Eibarren boto-eskubidea duten hautesleak 21.033 dira, 2020ko otsailaren 27an itxitako erroldaren arabera. Botoa emateko 37 mahai egongo dira, 10 hauteslekutan banatuta.

Atzo egin zuen Udal Osoko bilkurak uztailaren 12ko hauteskundeetako mahaien zozketa eta aste honetan zehar jasoko dituzte jakinarazpenak mahaietan egoteko izendatutako pertsonek.

Gaiarekin zerikusia duten albisteak

« »