Udalbatzak Etika eta Gobernu Onaren Kodea onartu du

0    Politika 
ETA KITTO ETA KITTO
Udalbatzak Etika eta Gobernu Onaren Kodea onartu du
ETA KITTO 2020, Eka 30

PSOE, EH Bildu eta Elkarrekin Podemos alderdien aldeko botoarekin eta PNVren abstentzioarekin Eibarko Udalaren Etika eta Gobernu Onaren kodea onartu zuen Udalbatzak atzo egin zen osoko bilkuran. Testuaren helburua arduradun publikoek bete behar dituzten gobernu onaren betebeharrak eta betebehar horrek ez betetzeak dakartzan ondorioak ezartzea da.

Etika eta Gobernu Onaren Kodeak honako hauek batzen ditu: tokiko ordezkariek bete behar dituzten jokabide-printzipio eta -estandar orokorrak; betebehar orokorrak; erantzukizun publikoen egikaritza; interes-gatazkak; bai eta gobernu onaren printzipioak ere tokiko ordezkarien jardunean eta prestazio eta baliabide publikoen kudeaketari dagokionez; eta hautetsiek bete beharreko erantzukizunak eta konpromisoak, kalitate instituzionaleko politika gauzatzeko Eibarko Udalean.

Gobernu-erantzukizunak dituzten ordezkari politikoek nahitaez eman beharko diote atxikimendua agiriari, eta baita aholkularitzari esleitutako behin-behineko langileek ere. Era berean, agiriaren betebeharren jarraipena egiteko, Etika eta Gobernu Onaren Batzordea sortzea onartu zuten.

Gaiarekin zerikusia duten albisteak

« »