Udaleko gobernu-taldean hainbat aldaketa eragin ditu Alkate berriaren izendapenak

Udaleko gobernu-taldean hainbat aldaketa eragin ditu Alkate berriaren izendapenak
2021/03/17 eta kitto!
Jon Iraola alkateak atzo emandako prentsaurrekoan jakinarazi zituen bere izendapenaren eraginez Udaleko gobernu-taldean egingo dituzten aldaketak. Ingurumena eta Obrak arloetan orain arte Iraolak zituen ardurak Alberto Albistegiren esku egongo dira aurrerantzean. Eta, horrekin batera, Eibarko Udaleko PSE-EEren bozeramaile berria Ana Telleria izango da. Aldi berean, orain arte Albistegik betetzen zuen Garapen Ekonomikoa, Enplegu eta Berrikuntzako zinegotzi kargua ere bere gain hartu du Telleriak. Eta hurrengo Osoko Bilkuran Miguel de los Toyosek zinegotzi izateari lagatzen dionean, Ander Curiel (argazkian) sartuko da berak lagatzen duen tokia betetzera. Zinegotzi berria Kirol Ordezkaritzaz eta Gazteriaz arduratuko da. Bestalde, Hirigintza ataleko zinegotzigoa Alkatetzari lotuta egongo denez, orain arte bezala, Iraolak horren ardura izaten jarraituko du.

Zinegotzi karguetan ez ezik, Batzorde-aholkularietan ere hainbat aldaketa egin dituzte. Horietako bakoitzaren osaera nola geratu den ikusteko, Udalaren web orrira jo daiteke.