Zabortegian desagertuta jarraitzen duten bi langileak gogoratzeko kontzentrazioa egingo da bihar goizean

Zabortegian desagertuta jarraitzen duten bi langileak gogoratzeko kontzentrazioa egingo da bihar goizean
ETA KITTO 2020, Api 27

Bihar Lan Osasun eta Segurtasunaren Nazioarteko Eguna dela eta, otsailaren 6az geroztik Zaldibarko zabortegian desagertuta dauden bi langileak, Alberto Sololuze eta Joaquin Beltran, bereziki gogoratuko dituzte sindikatuek, 11:15ean Verter Recycling zabortegiko sarreran, Zaldibarko Eitzaga auzoan kontzentrazioa eginda. Jarraian, bertan egingo dituzte komunikabideentzako adierazpenak.

535UEU-Irakaskuntza-Master-Baner-300x3001

ELA, LAB, ESK, Steilas, Etxalde eta Hiru sindikatuek salaketa eguna deitu dute biharko lantokietan, “Lan osasun bermatu, bizitza defendatu” goiburuari jarraituta. Sindikatuetako ordezkarien berbetan, “mobilizazioak egingo dira, langileen lan osasunaren kontrako praktikak salatzeko, segurtasun neurri guztiak hartuta. Elkarretaratzeak, isiluneak, eserialdiak… egingo dira lantokietan, segurtasuna bermatzeko distantzia zainduta, eta deialdiaren kartela eskuetan hartuta. Era berean, deialdia egin da lantoki eta etxeetan xingola edo lazo beltzak jartzeko, hil edo gaixotu direnekin elkartasuna adierazi eta egoera hauek salatzeko”.

 

Gaiarekin zerikusia duten albisteak

« »