Zapatuan Untzagan egindako Bidea Gara ekitaldiko argazkiak eta bideoak gure mediatekan ikusgai daude

Zapatuan Untzagan egindako Bidea Gara ekitaldiko argazkiak eta bideoak gure mediatekan ikusgai daude
2021/01/12 eta kitto!
Asteburuan egin zuen eguraldiari aurre egin zioten milaka lagunek Euskal Herriko hiriburuetan eta herri askotan, Sarek, Bake Bideak eta Bakegileak elkarteen eskutik egindako 238 manifestazioetan. Eibarren antolatutako ekitaldia Untzagan egin zen eta jaialdi itxura eman zioten, kartzelari buruzko lekukotasunekin tartekatuta eskaini ziren kantu eta bestelakoak tartean zirela. Ekitaldiko argazkiekin osatu dugun bilduma eta bertan grabatutako bideoak gure mediatekan dauzkazue.