Rythmachin: “Taldekide bakoitzak bere zigilua du eta horren fusioa egiten dugu, taldea aberastuz”
2026/07/17
Su geldoan kozinatu dute Rythmachin proiektua eta, azken bi urteetan errezetarekin eman ondoren, oso zapore gozoa hartu du. Beraz, zer hobe eurekin Estixa parkean geratzea baino? Oier Gurrutxaga eta Alex Martinez ezin izan ziren gerturatu, baina Ekhi eta Ekaitz Vegas, Maitane Da Silva eta Gorka Jauregirekin batu ginen bertan.