Presoen alde Bilbon egingo den manifestaziora joateko autobusa irtengo da Ego-Gainetik

Presoen alde Bilbon egingo den manifestaziora joateko autobusa irtengo da Ego-Gainetik
ETA KITTO 2020, Urt 08

Zapatuan, urtarrilaren 11n euskal presoen eskubideen alde, gatazkaren eta haren ondorioen konponbide integralaren alde Bilbon egingo den “Orain Presoak. Atera Bidera” manifestazio nazionalera joateko autobusak antolatzen dihardute Eibarren. Manifestazioa 17:00etan hasiko da, La Casillatik eta autobusa Ego-Gainetik 15:30ean irtengo da. Prezioa 6-8 eurokoa izango da eta izena emateko Beleko, Buenos Aires, Depor eta Kultu tabernetara jo daiteke.

Gaiarekin zerikusia duten albisteak

« »