Presoen inguruko doku-forum saioa antolatu du Eibarko Sarek biharko

Presoen inguruko doku-forum saioa antolatu du Eibarko Sarek biharko
2019/01/08 17:42
eta kitto!
Eibarko Sarek antolatuta, bihar 19:00etan doku-forum saioa egingo da Portalean (areto nagusian). Hasteko, presoen inguruko bi ikuspegi erakusten duten dokumental bi, “Motxilaren umea” eta “Azken arnasa arte” proiektatuko dituzte eta, ondoren, ikusitakoari buruzko solasaldia egingo da.

Horrez gain, zapatuan Bilbon egingo den manifestaziora joateko autobusak antolatzen dihardute. Irteera 15:30ean izango da, Ego Gainetik eta izena emateko Beleko, Depor, Buenos Aires edo Kultu tabernetara jo daiteke (zerrendak urtarrilaren 11n, 20:00etan jasoko dituzte).

BUSAK_kARTELA