Primerako giroan ospatu zituzten Sanmiguelak Aginagan [ARGAZKIAK]

0    Berriak, Jaiak 
ETA KITTO ETA KITTO
Primerako giroan ospatu zituzten Sanmiguelak Aginagan [ARGAZKIAK]
ETA KITTO 2018, oct 01

Barixakuan, San Miguel bezperan hasi eta domekara arte, primerako giroan igaro dituzte jaiak Aginaga auzoan. Zapatuan meza nagusia ospatu zuten, Usartza Txistulari Taldeak lagunduta eta, hortik aurrera, egun osoan jarraitu zuen jaiak. Eta atzo, berriz goizeko meza eta gero hamarretakoa egin zuten. Eguerdian Gorixo eta bere abereak egon ziren, Marina eta Letu trikitilariek girotu zuten paella-jana hasi arte. Arratsaldeko briska txapelketa jokatu eta gero, zozketarekin agurtu zituzten jaiak, datorren urtera arte. ARGAZKI BILDUMA IKUSTEKO SARTU GURE MEDIATEKAN.

Gaiarekin zerikusia duten albisteak

« »