Probaderoko bi behargin kaleratu dituztela salatzeko kontzentrazioa egingo dute bihar

Probaderoko bi behargin kaleratu dituztela salatzeko kontzentrazioa egingo dute bihar
2019/03/28 eta kitto!
Arma Probaderoko behargin bi kaleratu dituztela eta, orain dela egun batzuk greba mugagabea hasi dute bertako beharginek, “denek bat izan ezik”, ELA sindikatuaren arabera. Salatu dutenez, kaleratzeak hausteskunde sindikalak bultzatzen ari zirela gertatu dira: “Kandidaturen orria enpresari entregatu zitzaion egunean bertan, bi lagun horiek kaleratuta erantzun zuen. Gainera, kaleratze orrian bertan onartzen dute horrelako neurria hartzeko arrazoi objektiborik ez dagoela”. Diotenez, bi beharginak berriz enpresan hartu arte ez dute greba bertan behera lagatzeko asmorik. Bien bitartean hainbat mobilizazio egiten ari dira eta biharko kontzentrazioa deitu dute, 12:30ean Untzagan.