Rafael Zubizarretari omenaldi hunkigarria egin diote Beheko Tokia jubilatu etxekoek

0    Berriak 
ETA KITTO ETA KITTO
Rafael Zubizarretari omenaldi hunkigarria egin diote Beheko Tokia jubilatu etxekoek
ETA KITTO 2019, Urt 24

Karmen kalean dagoen Beheko Tokia jubilatu etxekoek gaur arratsaldean egin dute urteko batzarra eta, horren aitzakiarekin, bertako bazkidea den Rafael Zubizarretari omenaldia egin diote. Omenduarentzat sorpresa izan da eta ezustekoarekin hunkitu ere egin da. Beheko Tokiko presidentearen eskutik Esther Galarza artistak egin dion zeramika oroigarria eta Mikel Arrillagak eskaini dion bertsoa jaso ditu Rafaelek, pozarren. Azkoitian jaioa, Eibarrera ezkondu zen eta harrez gero hemen bizi da. Gaztetatik bertsolaritzan jardundakoa da eta batez ere arlo horretan egindakoarengatik da ezaguna. Beti laguntzeko prest, …eta kitto! Euskara Elkartearekin harreman estua izan du betidanik eta bertso-taldeko partaidea da.

Gaiarekin zerikusia duten albisteak

« »