"Raid Pandemonium" dokumentalaren estreinaldia hartuko du Coliseo antzokiak urriaren 20an

"Raid Pandemonium" dokumentalaren estreinaldia hartuko du Coliseo antzokiak urriaren 20an
2018/10/11 eta kitto!
Urriaren 20an, zapatuan, Raid Pandemonium dokumentalaren estreinaldia egingo dute Coliseo antzokian, 13:00ean. Estreinekoz ikusi ahal izango den dokumentalarekin batera Ibai grande cuore izenburuko ikus-entzunezko laburra proiektatuko dute. Bi lanak Jairo Berbel elgoibartarrak egindakoak dira eta biek dute izaera solidarioa: lehen dokumentalak Marokkon egindako automobil lasterketa solidarioa erakusten du eta bigarrenak, berriz, gaixotasun arraro bat duen Ibai ume eibartarraren amets eta ilusioak islatzen ditu. Sarrerak 2 euro balio du eta diru hori gaixorik dauden umeen terapien gastuei aurre egiten laguntzeko erabiliko dute. Aldez aurretik erosteko aukera izango da, Coliseo antzokiko leihatilan, urriak 12, 15 eta 19an, 17:00etatik 19:30era. Eibarren gaixotasun arraroak dituzten haurren familiek sortutako AFESD elkartearekin kontaktuan ipinita ere egongo da sarrerak erosteko aukera. Jarraian bi lanen trailerrak ikus ditzakezue:

Raid Pandemonium dokumentalaren trailerra ikusteko HEMEN KLIKATU.

https://www.youtube.com/watch?v=eGqlQyVYR44