Raketisten inguruko informazioa dutenei domekan Portalera joateko deia egin dute

Raketisten inguruko informazioa dutenei domekan Portalera joateko deia egin dute
2019/03/21 eta kitto!
Raketistak Lehen eta Orain Kultur Kirol Elkartekoak domekan, martxoaren 24an,  16:00etatik 20:00etara bitartean Portaleko 1. solairuko batzartokian egongo dira, raketisten gaineko informazioa jasotzeko. Azaldu dutenez, “lau urte eta erdiko ikerketaren ondoren lortu dugu EAE eta Nafarroako 49 udalerritan 200 raketista baino gehiago kokatzea. Zerrenda askoz ere zabalagoa dela dakigunez, dei egiten diegu oraindik gurekin harremanetan jarri ez diren raketisten senide eta lagunei, guregana etor daitezen. Raketista bakoitzarekin fitxa osatzen ari gara, bere ibilbide profesionala bertan jasota”. Diotenez, herri eta hiri guztien artean Eibar izan zen gunerik garrantzitsuena eta orain arte eskura dituzten datuekin gure herrian 70 raketista kokatu dituzte: “Dena dela, Eibarren bertan eta inguruko herrietan ere asko izan zirela dakigunez, oro har, raketisten gaineko informazioa izan lezakeenari etor dadin deia egiten diogu”.