Rap Oilarren Borroka egin zen zapatuan
2021/06/28
06:09
eta kitto!
Ekainaren 26an, zapatua, Rap Oilarren Borroka egin zen arratsaldeko 20:00etan Txaltxa Zelain. Nahiz eta aurrez aurreko ekitaldia izan zen, osasun-neurriak hala behartuta, sarrera mugatuak saldu ziren. Hala ere, bertaratzeko aukerarik ez zutenek @feelthebeateibar Instagrameko kontuan jarraitu ahal izan zuten kontzertua zuzenean.
Hona hemen ekitaldiaren antolatzaileari, Enrique De Souzari, egindako elkarrizketa:
Nolako ekitaldia prestatu duzue herriko jaietarako?
Pandemiaren kontuarekin denbora-tarte mugatua dugu kontzerturako; beraz, ekitaldia laburtu eta denbora erdian egingo dugu, parte-hartzaileen erdiekin. Lehen zatian, “Seven to smoke” modalitatean oinarrituko gara, alegia, erronda bateko borroka azkarrak egiten dituzten batailak egingo ditugu, bata bestearen aurka. Epaileek azkar eman behar dute erabakia, irabazleak puntu 1 lortzen du eta galtzailea ilararen amaieran geratzen da. Hurrengo parte-hartzaileak aurreko batailako garailea gainditzeko aukera izango du. Ekitaldiaren gainerakoa betiko formatuei jarraituz egingo da.
Nor da ekitaldiaren antolatzaile eta kudeatzailea?
Pedro Alfonso eta biok elkarte bat abian jartzen ari gara, gure lanak legalki fakturatzeko eta egiten duguna profesionalizatzeko asmoz. Pedro kudeaketaz arduratzen da eta ni komunikazio arloan aritzen naiz gehiago. Laister izango da ofiziala elkartea, eta KALETIK izena edukiko du. Elkartearen funtsa hiriko kultura eta dantzaekitaldiak sustatzea izango da, inguruan oso eskaintza urria dagoelako esparru horretan.
Zein gai jorratuko dituzue Rap Oilarren Borrokan?
Gure ekitaldian, batez ere, herrikulturaren gaia landuko dugu eta gai orokor horren barruan hainbat esparru ukituko ditugu.
Zein hizkuntzatan egingo duzue ekitaldia?
Ekitaldia elebiduna izango da, aurkezleek euskaraz eta gaztelaniaz hitz egingo baitute. Hala ere, borrokak gaztelaniaz izango dira, oraindik ez baitaude euskaraz behar bezala entrenatuta parte-hartzaileak.
Zein irizpide jarraitzen dituzue irabazlea hautatzerakoan?
Bost epaimahakide egongo gara irabazlea hautatzeko, eta seriotasunez hartuko dugu aukeraketa. Ordaindutako lana izango da epaileena, beraz, benetan abeslari onena hautatzea izango da gure zeregina.
Non eskuratu daitezke sarrerak?
Nahiz eta ekitaldi irekia izango den, osasun-neurriak hala behartuta, sarrera mugatuak egongo dira. Coliseoko lehiatilan erosi daitezke sarrerak, astelehenetik ostiralera, 17:30etik 19:30era bitartean. Gainera, Kutxabankeko webgunean ere erosi daitezke. Prezioa sinbolikoa da, ekitaldiaren gastuak kubritzeko besterik ez. Hala ere, sarrera gabe geratzen direnak eta ezin direnak aurrez aurre etorri, gure sare sozialetan zuzenekoak eta bideoak igoko ditugu, haiek ere gure emanaldia jarraitu eta gozatu dezaten. (@feelthebeateibar)
Zein aurreikuspen duzue?
Zein harrera espero duzue herritarren aldetik? Nik uste dut arrakasta izango duela, batez ere gazteen artean. Momentu honetan Rap Oilarren Borroka gazte asko biltzen dituen ekitaldia dela esango nuke; oso modan dago gazteriaren artean. Gainera, aintzat hartuta aurretiko zabalkundea egiten ari garela eta jaietako egitarauan sartuta gaudela, uste dut publiko dezente izango dugula.
[foogallery id="110917"]