Sagardo Egun arrakastatsuari agur!

0    Berriak, Jaiak 
ETA KITTO ETA KITTO
Sagardo Egun arrakastatsuari agur!
ETA KITTO 2016, Urr 01

Aurten ere hustu ditugu Gorenak sagardotegietatik ekarritako botila guztiak eta, zuei guztiei esker, beste behin Sagardo Eguna jai giro ederrean joan zaigu. Jende mordoa bildu da Untzagan goizez zein arratsaldez eta denon artean jai egun arrakastatsua bihurtu dugu urriko lehen zapatua. Egun osoan egin ditugun argazkiekin bilduma osatu eta gure mediatekan ikusgai ipini dugu, zuekin partekatzeko.  Gogoratu zuek bidalitako selfie eta bestelako argazki guztiak ere bilduko ditugula eta astelehenean zozketa egingo dugula, Gorenak-eko sagardo botila bana oparitzeko, animatu eta parte hartu gure lehiaketan. Beste barik, eskerrik asko …eta kitto!-rekin txotx egitera etorri zareten guztiei, datorren urtera arte!

Gaiarekin zerikusia duten albisteak

« »