Sahararen aldeko liburu azoka egingo dute asteburuan

Sahararen aldeko liburu azoka egingo dute asteburuan
2019/07/04 eta kitto!
Eibar-Sahara elkartekoek erabilitako liburuak ipiniko dituzte salgai Untzagan, elkarteak urtean zehar antolatzen dituen jarduerentzat dirua biltzeko asmoz. Asteburu osoan zabalduko dute azoka: barixaku arratsaldan 17:30etik 20:30era; zapatuan egun osoan, goizeko 10:30etik 20:30era; eta domekan, berriz, 10:30etik 14:00etara. Horrekin batera, elkarteko boluntarioak azokan egongo direla aprobetxatuz, Oporrak Bakean programarekin uda hemen pasatzera etorri diren haur sahararrentzat (6-14 urte bitartekoak) erropak, zapatilak eta txankletak ere jasoko dituztela jakinarazi nahi diote jendeari.