San Blas opilak egiteko ikastaroa antolatu du Arrate Kultur Elkarteak

San Blas opilak egiteko ikastaroa antolatu du Arrate Kultur Elkarteak
2020/01/17 eta kitto!
Arrate Kultur Elkarteak ikastaroa antolatu du San Blas opilak ikasi nahi dutenentzat. Otsailaren 1ean emango dute, 11:00etatik 13:00era, Portalean (sukaldean) eta irakaslea Edurne Zenarruzabeitia izango da. Informazioa eskatzeko zein izena emateko zuzenean joan daiteke Arrate Kultur Elkartera edo, bestela, 638284912 telefonora deitu edo arratekultu@gmail.com helbidera idatzi. Bestalde, ikasitakoa praktikan ipintzera animatzen direnekin dastaketa egingo dute Topalekuan San Blas egunean (otsailaren 3an), 18:00etan. Bakoitzak bere opila eraman eta Arrate Kultur Elkarteak txokolatea jarriko du, denen artean jateko.