Aurtengo Sanandresetarako kartela aukeratzeko lehiaketa deitu dute

0    Berriak, Jaiak 
ETA KITTO ETA KITTO
Aurtengo Sanandresetarako kartela aukeratzeko lehiaketa deitu dute
ETA KITTO 2019, Ira 19

Udaleko Kultura Batzordeak 2019 Sanandresetarako kartela aukeratzeko lehiaketa deitu du. Kartelaren gaia zein koloreak norberaren aukerakoak izango dira, baina derrigorrez agertu beharko da “Sanandresak Eibarren 2019” esaldia. Lanak euskarri gogor baten gainean edo formatu digitalizatuan (JPG, 300 ppp-ko bereizmenarekin) aurkeztu beharko dira, Pegora Herritarren Zerbitzurako Bulegoan, urriaren 11rako (14:30ak baino lehen). Irabazlearentzat 600 euroko saria emango dute eta, horrez gain, 10 urtera arteko irabazlearentzat eta 11-14 urte bitarteko mailakoarentzat sari bana egongo da (dirurik ez). Informazio gehiago nahi izanez gero Pegoran galdetu daiteke edo, bestela, Eibarko Udalaren web orrian begiratu.

Gaiarekin zerikusia duten albisteak

« »