Sanblas opilak bedeinkatzeko meza bereziak egingo dituzte eliza guztietan

Sanblas opilak bedeinkatzeko meza bereziak egingo dituzte eliza guztietan
2016/02/03 00:40
eta kitto!
Eguaztenean, San Blas egunean, Eibarren ondo errotuta dagoen ohiturari eutsiko diote askok eta sanblas opilak elizara eramango dituzte bedeinkatzera, horrela santuak eztarriko gaitzetatik babestu ditzan eskatzeko. Hori dela eta, Sanblas opilak bedeinkatzeko meza bereziak ospatuko dituzte herriko eliza guztietan: lehena Urkiko San Jose elizakoa izango da (10:30); Azitain, Karmen, San Agustin eta San Andres elizetan, berriz, 11:00etan hasiko dira; ordu erdi geroago, 11:30ean San Pio X.ean ospatuko dute; eta Amañako elizan, berriz, 12:00etan hasiko da meza.