Sanblasak bedeinkatzeko mezak egingo dira eliza guztietan

0    Berriak, Eibar 
ETA KITTO ETA KITTO
Sanblasak bedeinkatzeko mezak egingo dira eliza guztietan
ETA KITTO 2020, Urt 31

Aurten ere sanblasak, zintak eta bestelakoak bedeinkatzeko meza bereziak ospatuko dira San Blas egunean herriko eliza guztietan, baita bezperan ere: domekan Azitainen egingo dute meza, 11:00etan, eta sanblasak ez ezik kandelak eta bestelako produktuak ere bedeinkatuko dituzte. Eta astelehenean, San Blas egunean, lehen meza 08:30ean izango da, Karmengo Amaren elizan (Karmelitetan); pixkat geroago, 10:30ean, Urkiko San Jose Obrero elizan ospatuko dute meza; 11:00etan, berriz, Karmengo Amaren elizan, San Agustinen (Estaziño kalean), San Andresen eta San Pio X.a elizan egongo da opilak bedeinkatzeko aukera; 12:00etan, Amañako El Salvador elizan izango da meza; eta arratsaldean, 19:00etan, berriz ere  ospatuko dute meza Karmelitetan.

Gaiarekin zerikusia duten albisteak

« »