Sanblasak bedeinkatzeko mezak ospatuko dituzte herriko eliza guztietan

0    Berriak, Eibar 
ETA KITTO ETA KITTO
Sanblasak bedeinkatzeko mezak ospatuko dituzte herriko eliza guztietan
ETA KITTO 2019, Ots 01

San Blas opilak bedeinkatzeko ohitura ondo errotuta dago geurean eta, horregatik, Eibarko eliza guztietan sanblasak bedeinkatzeko mezak ospatuko
dituzte aurten ere. Zapatuan, San Blas
egunaren bezperan, Urkiko San Jose
Obrero elizan (18:00etan) eta Ipuruako
San Pio X.a elizan (19:00etan) izango dira mezak. Eta domekan, San Blas egunean, Karmengo Amaren elizan 09:00etan, 10:00etan, 12:00etan eta 19:00etan izango dira bedeinkapenak; Azitaingo eta Amañako elizetan, berriz, 11:00etan; San Andres parrokian 11:45ean bedeinkatuko dituzte sanblasak, mezaren aurretik; 12:00etan San Pion; eta 13:00ean Urkiko San Jose Obrero elizan eta Estaziño kaleko San Agustin elizan.

Gaiarekin zerikusia duten albisteak

« »