Santa Agedarako entsegu irekia egingo du Sostoak hilaren 30ean

Santa Agedarako entsegu irekia egingo du Sostoak hilaren 30ean
ETA KITTO 2020, Urt 17

Urteroko martxan, aurten ere Santa Ageda kalejira egingo dute Sostoa abesbatzako kideek eta, hori dela eta, eurekin batera santaeskean ibili nahi dutenentzat entsegu irekia egingo dute urtarrilaren 30ean, 20:30etik 21:00era Eibarko Musika Eskolan. Irteera, berriz, otsailaren 4an izango da eta Koskor taberna aldameneko eskaileretatik abiatuko dira, 20:00etan, kantu eta kopla artean ohiko ibilbideari jarraituta (Kultu, Ibarkurutze, Urkizu) Urkizuraino jeisteko.

Gaiarekin zerikusia duten albisteak

« »