Sasoi betean eta dantzan ospatu ditu 105 urteak Isabel Barambiok

0    Berriak 
ETA KITTO ETA KITTO
Sasoi betean eta dantzan ospatu ditu 105 urteak Isabel Barambiok
ETA KITTO 2018, Ots 13

Untzagako jubilatu etxekoek ekitaldi bereziekin ospatu dute Aratoste Martitzena eta, bide batez, orain dela gutxi 105 urte bete dituen Isabel Barambiori omenaldia egiteko aprobetxatu dute eguna. Mendetik gorako bizitza duen Isabel oso pozik aurkitu dugu, lora sorta ederra eta alaba biak aldamenean zituela eta, sasoi betean dagoela argi laga digu inguruan geunden guztiei, konturatu orduko dantzan hasi da eta. Zorionak eta segi horrela!

isabel barambio 2

Gaiarekin zerikusia duten albisteak

« »