SD Eibar emakumezkoen eta CD Urkiren txapelketa berriz hasteko zain

SD Eibar emakumezkoen eta CD Urkiren txapelketa berriz hasteko zain
2021/02/20 eta kitto!
Erregional Preferentean jokatzen duen gizonezkoen CD Urki eta emakumezkoen Ohorezko Mailako SD Eibar zain daude martxoaren 14an lehiaketari ekingo dioten ala ez jakiteko. Gipuzkoako Federazioa agertoki guztiak aztertzen ari da denboraldia hasteko edo bertan behera uzteko. Erabaki hori Ezohiko Batzar Nagusi baten esku geratuko da.