Sei eguneko argazkilaritza ikastaroa antolatu dute Arrate Kultur Elkartean

Sei eguneko argazkilaritza ikastaroa antolatu dute Arrate Kultur Elkartean
2020/01/09 eta kitto!
Arrate Kultur Elkarteak argazkilaritza digitalaren inguruko oinarrizko ikastaroa antolatu du. Urtarrilaren 27 eta 29an eta otsailaren 3, 5, 10 eta 12an izango dira klaseak (astelehen eta eguaztenetan, gazteleraz), 19:30etik 21:30era eta irakaslea Jose Luis Irigoien izango da. Izena emateko arratekultu@gmail.com helbidera idatzi behar da (bazkideek 30 euro ordaindu beharko dituzte eta gainontzekoek 35 euro). Gehienez 16 lagunentzat tokia dago. Informazio gehiagorako 943 202 299 edo 638 284 912 telefonoetara deitu daiteke.