Sostoa ere animatu da abesbatza birtuala osatu eta kantua grabatzera

Sostoa ere animatu da abesbatza birtuala osatu eta kantua grabatzera
2020/04/01 eta kitto!
Singerhood aplikazioari esker, bakoitzak bere etxetik irten gabe, taldean abesteko aukera dauka, abesbatza “birtuala” osatuta.
Aplikazioaren katalogoan 130 kantu baino gehiago bildu dituzte, maila goreneko abeslariek kantatuta. Abesbatzentzat eta kantuan ibiltzen diren taldeentzat, gainera, oso erabilgarria izan daiteke, batez ere koarentena egun hauetan: taldekideekin batera entseguak egin, kontzertuak eman, beste barik lagunekin batera abesten ondo baino hobetu pasatu, abestia grabatu eta partekatu… eta emaitza benetan polita da. Isolamendua arintzeko era guztietako proposamenak etenbarik zabaltzen ari diren honetan, aplikazioak oso harrera ona ari du izaten eta Sostoa abesbatza ere probatzera animatu da. Bideoa nola geratu zaien ikusi nahi? Hemen daukazue aukera:

https://youtu.be/p2ph7zpYVws