Sostoaren Gabonetako kontzertua hartuko du gaur San Andres elizak

Sostoaren Gabonetako kontzertua hartuko du gaur San Andres elizak
2019/12/20 09:51
eta kitto!
Gaur 20:30ean hasiko da Sostoa Abesbatzaren Gabonetako kontzertua, San Andres elizan. Emanaldi berezi honetan Juan Bautista Gisasola Musika Eskolako haurren abesbatza eta Eibarko Koru Gaztea aldamenean izango dituzte Sostoakoek eta, horrekin batera, hainbat musikariren kolaborazioa ere izango dute: Isabel Laspiur (pianoa), Ainara Uriguen (biolontxeloa) eta JBG Musika Eskolako perkusio taldea. Aurreratu dutenez, “Gabon giroko kontzertu honetan estilo ezberdineko kantuekin osatutako errepertorioa” eskainiko dute, “edozeinek gozatzeko modukoa”.