The Reverend Shawn Amos-en kontzertua hartuko du Portaleak domekan

The Reverend Shawn Amos-en kontzertua hartuko du Portaleak domekan
ETA KITTO 2019, Aza 07

Portalea Musika Klubaren eskutik domekan The Reverend Shawn Amos-en kontzertua hartuko du Portaleko areto nagusiak, 19:30ean. Taldea Los Angeles hirian sortu zen, 70eko urte-aldian, Marvin Gaye eta Quincy Jones handien eraginpean. Wally “Famous” Amos eta Shirleey May R&Beko kantariaren semea izanik, ez da harritzekoa Shawn musikari profesionala izatea. Lan ugari egin du ekoizle bezala ere: musika berriarekin ez ezik, R&Baren historian mitoak diren hainbaten (Solomon Burke, John Lee Hooker, Johny Guitar Watson…) atzera begirako bildumak gainbegiratzen lanean jardundakoa da. Sarrerak 10 euro balio du (7 euro Coliseoaren Lagun txartelarekin).

Gaiarekin zerikusia duten albisteak

« »